XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV.I. EZAUGARRI ESTATISTIKO BIKOITZAK Orain arte ikusi ditugun fenomenoetan, indibiduo bakoitzari ezaugarri estatistiko bakoitzarekiko neurketa bat besterik ez zitzaion egiten.

Orain aipatuko ditugun ikerketetan, lagineko indibiduo bakoitzari bi neurketa egiten dizkiogu, bakoitza ezaugarri estatistiko bati dagokiona.

Ezaugarri estatistiko bikoitzak edo ezaugarri estatistiko bidimentsionalak ikusiko ditugu, bada, ondoren.

Adibidez: Urte batetan soldaduzkara doazen gazteei bi neurketa egiten zaizkie, edo beraien bi ezaugarri aztertzen dira batera: pisua eta altuera.

IV.2. MAIZTASU-BANAKETA BIKOITZAK IV.2.1. Maiztasun-banaketak bikoitzak eta bazter-maiztasunak Suposa dezagun N indibiduoz osatutako lagin bat, non X ezaugarri batek balio desberdinak hartzen dituen.

Suposa dezagun, halaber, beste Y ezaugarri bakun batek lagin berdineko indibiduoetan balio desberdinak hartzen dituela.

Orduan,(X, Y) ezaugarri bikoitzak, lagineko indibiduo bakoitzean balio-bikote bat hartzen du. Hots .